|
NONDIK NORA
1.- Eskola denona eta denontzat dela ulertzen dugu a) Aniztasuna ontzat ematen dugu, eta gainera, denontzat aberasgarria izan daitekeela pentsatzen dugu.
b) Eskola DENONA da. Hau da, ikasleena, irakasleena, gurasoena, baita bertan lan egiten duten langile guztiena ere. Norberak ditu bere betebeharrak. Hezkuntza komunitatea garen aldetik, denok bilatu beharko ditugu momentu bakoitzean behar diren baliabideak gure lana ahalik eta hoberen egiteko.
c) Eskola IREKIA da, eta horregatik gure ateak zabalik daude kanpoko laguntzak jasotzeko (gurasoak, aisialdirako begiraleak, elkarteetako jendea, ikasle ohiak, auzoko jendea, udaletxea...). Era berean, gure ateak zabalik daude beste elkarteei laguntza emateko.
d) Eskolak duen norabideaz eztabaida denon artean egiten dugu. Irakasleok, ikasleek, gurasoek baita maiztasunez gurekin lan egiten duten beste langileek ere aukera dute prozesu honetan parte hartzeko.
e) Etengabeko formazioa. Gure lana ahalik eta hoberen egiteko Berrikuntzako korronte berriak ezagutzeko prest gaude. Hala ere, gurasoek eta gure eskolako langile guztiek parada izango dute beraien formazioa hobetzeko.
2.- Gaurko eta biharkoari erantzuteko A) Teknologi berriak. - Gure ikasle guztiak ordenagailua erabiltzeko eta internet-etik nabigatzeko trebatuko ditugu..
|
|