ELKARBIZITZARAKO ARAUAK
Puntualitatea: Eskolan sartzeko ordua errespetatu behar dela
gogoarazten dizuegu.
Orduz kanpo ikasleak
idazkaritzan utzi edo jasoko dira,
geletara hurbildu gabe.
Honen helburua eskolako lan erritmoa errespetatzea
da.
HUTSEGITEAK
Ikaslea eskolara etortzen ez denean, hutsegitea ohar baten bidez jakinarazi behar zaio tutoreari, justifikazioarekin batera. Ahal den guztietan aldez aurretik abisatzea komeni da.
IKASLEEN SEGURITATEA
Eskola orduetan ikasle baten bila baldin bazatozte idazkaritzan dagoen erregistroan sinatu behar duzue.
Txertoak: Osakidetzako Eskola-Osasuna zerbitzuak txertoen egutegi ofizialean agertzen diren txertoak, 3-12 urte bitarteko ikasleei, ikasturtean zehar eta haiek zehazten dituzten egunetan emango dizkiete. Honen berri familiei garaiz emango zaizue eta baimena sinatu behar duzue
3 urtetik gorakoentzako eta eskolako materiala eta jangelarako izaten da
diru-laguntzen deialdia.
2 urtekoentzako ere Eusko Jaurlaritzak egiten du kuota eta jangelarako
diru-laguntzen deialdia.
Argitaratu bezain pronto, epeak eta baldintzak jakinaraziko zaizkizue.
Haur Hezkuntza: edozein kolore eta itxurako mantala. jantzi erosoak, peto, tirante,
kremailera edota botoi bereziak ez dituztenak, eta ahal bada
"velcro-dun" oinetakoak.
Lehen Hezkuntza :
Eskulanak: mantala edo arropa gainean jartzeko alkandora zaharren bat.
Gimnasia: Txandala eta kiroletako oinetako egokiak.
Astean behin saio luzearen ondoren dutxatu beharko dira, eta horretarako
txankletak, xaboia, toaila txiki bat eta barruko arropa garbiak ekarri behar
dituzte.
- Urtebetetzeak: Zuen seme-alabaren urtebetetzea ospatu nahi baduzue gelakideekin, bizkotxo, gailetak, fruitu lehorrak...ekarri behar dituzue. (Inolaz ere TXUTXEAK) . Gelan ez dira urtebetetzetarako gonbidapenak banatuko.
- Balore handiko tresnak: ikasleek ezin dituzte balore handiko edo molestatzen duten tresnak eskolara ekarri ("makinatxoak", esku-telefonoak, jostailu eta joko bereziak, patineteak...) Galdu edota hondatuko balira ikastetxeak ez du horren ardura bere gain hartuko.